Menú Cerrar

ERLEEN POLINIZAZIOA

Bi polinizazio mota daude: anemogamoa eta entogamoa. Erleen kasuan, polinizazio entogamo egiten dute. Hau egiteko landareak animaliak (erleak)
erakartzeko estrategiak handitzen dute, adibidez: usaimen goxoa, sustantzia koloredunak etab.

Resultado de imagen de erleen polinizazioa

Erleak nektar bila joaten dira lorez lore eta ondorioz polena itsatsita geratzen da. Horrez gain, polena landarez landare joaten da. Erleak irtenaldi bakoitzeko mila landaretan gelditzen dira eta hor polinizazio bikaina egiten dute.

Lore polinizazioa egiteko, hainbat erlek bisitatu behar dute.Hazia duten fruitua ematen duten arbolak (sagarrondoa, adibidez) polinizatzeko, 5-10 erle behar dira; hezurra duten fruitua ematen duten arbolak (mertxikondoa, esaterako) polinizatzeko, berriz, 2-3 erle. Gainera, zenbat eta bisita gehiago egin,fruitu edo barazki gehiago izango dira, kalitate hobeagoa…Nekazaritzan, oso lagungarria da landaketen inguruan erlategiak kokatzea (zerealen kasuan, ez da komeni).