Menú Cerrar

EZTI MOTAK

Ezti mota asko ezagutzen ditugu eta ezaugarri ezberdinak dituzte. Bakoitzak bere kolorea, zaporea, usaina eta testura du besteengandik desberdintzen dituena. “Berezko eztia” esaten dugunean, ezti naturalagatik hari gara hizketan. Ez du inolako tratamendu fisiko ezta kimikorik. Eztia zein motatakoa den esateko, gehienbat erlea nongo ingurunetan ibiltzeak eragiten du, erlea bere kolmenatik 1km-ko inguruan haritzen da loreetako polena hartzen eta bitartean polinizatzen.

Adibide gisa, erleak dauden inguruan akazia-zuhaitzak baldin badira nagusi eta akazia loretan hasi aurretik eztirik ez bazuen erleak, eta akaziaren lorea bukatzen den bezain laster eztia kentzen badio erlezainak, pentsatzekoa da ezti hori akaziak emandako eztia izan daitekeela. Baina sarritan tronpatu ohi da erlezaina, edo bestela esanda, sarritan ez da ezti hori erlezainak pentsatzen duen purutasunekoa izaten. Analisatu egin behar da beti. Bai Eztiaren Eusko Labeleko araudian eta hemen ondoren aipatuko diren ezti-moten deskribapenean ezti-mota bakoitzaren ezaugarriak agertzen dira, batzuk fisiko-kimikoak dira eta beteak polinikoak.

Jarduera arrunt batean ezaugarri polinikoei begiratzen zaie, alegia, aztergai den eztiaren 10 gramo hartzen dira eta nahasian dauzkan polenak bereizten dira, identifikatzen eta estatistikoki espezie bakoitzaren errepresentazioa ikusten. “Eztiaren ezaugarriak” atalean esan denez, landare-espezie bakoitzak  polen-kopuru desberdina sortzen du eta horregatik polen asko sortzen duen espeziekoa dela esateko haren polen portzentaia handia beharko du izan. Horrela, ezti lorebakarra dela esateko portzentaia hauek eskatzen zaizkie mota desberdinetako eztiei:

  • Akazia-eztia: Akazia-polena > % 15
  • Txilar-eztia: Txilar-polena > % 45
  • Erromero-eztia: Erromero-polena > % 20
  • Gaztainondo-eztia: Gaztainondo-eztia > % 90
  • Ekilore-eztia: Ekilore-polena >% 15
  • Ezki-eztia: Ezki-polena > % 20
  • Eukalipto-eztia: Eukalipto-polena > % 70
  • Lahar-eztia: Lahar-polena > % 20