Menú Cerrar

MUNDUA ERLERIK GABE

Askotan entzun izan dugu erleak desagertzekotan gizakia ere desagertzeko arriskuan egongo litzatekeela. Eta hain zuzen ere, egia da; animalia hauek gabe gure elikagai gehienak eta baso landare gehienak egoera larrian egongo baitziren. Hortaz, ezinbestekoak dira ekosistementzako:

● Udaberrian batez ere, lorez lore joaten dira nektarra hartzera, beste produktu askoren artean gero eztia (gluzido-iturria erlauntzean) eta argizaria ekoizteko. Baina loreek ez diete nektarra debalde ematen: loreen estaminen konformazio estrategikoak, erlea nektarra hartzera doanean, honi polena itsastea ahalbidetzen du, aurretik azaldu dugun bezala.

Polena erlauntzetan metatzen da kumeentzako proteina-iturria izanik. Horrela, erleak loreak polinizatzen dituzte batetik bestera mugitzen diren heinean. Ekintza hau ezinbestekoa da gure elikadura-eredua mantentzeko eta baita mundu mailako biodibertsitatea ere. Esaterako, tomateak, tipulak, pepinoak, sagarrak, madariak… erleak behar dituzte polinizatzeko, baita kakaoak, kafeak eta abarrek ere. Europan landatzen diren espezieen % 80k behar dute erlea polinizatzeko, eta, haiek egiten duten lanari esker,   elikagai-produkzioaren %35 lortzen da. Erlerik ez balego, eskuz polinizatu beharko litzateke eta, gaur egungo teknologiarekin, ez litzateke errentagarria izango.

● Erlauntzetako produktu guztiak osagarri nutrizionalak izateaz gain,
metabolismoa erregulatzeko betebeharra ere badute. Arrazoi honegatik
gaixotasunak tratatzeko erabil daitezke.

● Bestalde, beste produktu batzuetan nekez aurkitu daitezkeen printzipio
aktibo (substantzia eraginkorrak) asko daukate, erleak onuragarri
bihurtuz.

● Biodibertsitateaz ari garenean, ez da ahaztu behar erleek espezie basatiak
(elikagai-baliabidetzat hartzen ez ditugunak) ere polinizatzen dituztela,
oso garrantzitsuak baitira biodibertsitatea (espezieak, ekosistemak…)
antentzeko. Beraz, espezie horiek ere polinizatzaileak behar dituzte.
Honegatik guztiagatik, erleak zaindu behar ditugu; desagertuko balira, gizakiak nekez iraungo lukeelako eta landareek hazteari utziko lioketelako. Erlerik izan ezean, asko eta asko desagertu egingo lirateke.