Menú Cerrar

PROPIETATEAK

  • Energiaren iturri da: eztiaren % 80 inguru azukre monosakaridoak direnez eta gorputzak digeritu beharrik gabe zuzenean odolera doazenak, energia-iturri aparta da eta oso egokia ariketa fisikoa egin behar dutenentzat.
  • Berehalako energia eta kaloriak ez ezik, osasuna ere badakar. Pasteurizatu eta berotu gabe erabili behar da, horrek propietate biologiko guztiak kentzen baitizkio.
  • Eztiak urdailaren metabolismoa aktibatzen duenez alkoholaren %35ra arte ezabatu ahal du.
  • Alergiak, eztula, eztarriko mina lasaitzen eta digestio aparatuaren aktibitatean laguntzen du, baso bete ur bat, eztiarekin eta limoi zuku bi txorrotarekin.
  • Propietate antiseptikoak dituenez zauri eta erredura batzuetan infekzioa izateko probabilitatea murrizten du.
  • Muskuluetako inflamazioa murrizten du eta inflamazio horrek eragiten duen mina ere.
  • Loezina kentzen laguntzen du esne baso batekin, erlaxatzen laguntzen duelako.